Nanukeko gerenteak dio presioen ondorioz sinatu behar izan dutela

Anboto 2013ko aza. 6a, 13:30

Enpresak akordioa sinatu du, baina ez dago pozik. Gerenteak azaldu du galdu izanaren sentsazioa daukatela. Salatu du kamoiei harrikadak bota dizkietela, besteak beste

Enpresak akordioa sinatu du, baina ez dago pozik. Gerenteak azaldu du galdu izanaren sentsazioa daukatela: “Presioak handiak izan dira, eta azkenean sinatu behar izan dugu”.

 

Gerenteak salatu du kamoiei harrikadak bota dizkietela. “Delinkuentzia, txantaia eta inposizioa” erabili dituzte grebalariek eta sindikatuek, bere ustez. Urriaren 28an, Zarautzeko Eroskin kamioi bati su eman zioten ezezagunek, eta protestagaz lotu du.

 

Greba egin ez dutenek, duela aste batzuk adierazi zuten ez zutela negoziazioen bidez lortutako ezer onartzen. Baina, gerentearen arabera, adostutako enpresa hitzarmena langile guztientzat izango da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!