\'Ongizatea janaria prestatuz\' ekimenaren baitan Basque Culinary Center-eko ordezkariak egon dira Txintxirri ikastolan. Lehen Hezkuntzako 4. mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 4. mailara arteko ikasleek eta guraso talde bik parte hartu dute ekimenean.
Ikastolen Elkarteak, Eroskik eta Basque Culinary Center fakultatekoek bultzatutako ekimena da Ongizatea janaria prestatuz. Elikadura osasuntsua indartzea, garaian garaiko produktuak kontsumitzea, familietan lankidetza indartzea eta hezkuntza alorrean material didaktikoa prestatzea du helburu ekimenak, besteak beste.
Erosketak egin eta menu bereziak prestatu dituzte ikasle zein gurasoek. Horretarako Basque Culinary Center-eko Aitzol Zugastiren azalpen eta aholkuak ere izan dituzte erabilgarri.