Durangaldeko PSE-EEk aurkeztutako mozioa izan dute berbagai, eta Bildu eta PPren aldeko botoekin eta EAJren abstentzioarekin onartu dute.
Bilduk proposatutako bi puntu ere onartu dituzte, Landakoko arretaguneko langileen ardurekin bat egitea, tartean. EAJk azaldu du Osasun sailagaz batzartu direla, eta badakitela zerbitzua zelan hobetu aztertzen dabiltzala.