Eskola Bidea egitasmoagaz, ikastetxeetarako bideak seguruago egin eta umeen autonomia sustatu gura du udalak.
Bilduk ohar bidez ohartarazi du, gobernu taldeak ezarritako neurriak ez direla nahikoa, eta arriskua ez dela desagertu. Koalizioaren arabera, autoei eskolarako sarbidea debekatu zaie ordu batzuetan: "Horregaz, aparkalekuan zeuden arriskuak kendu dituzte, baina askoz handiagoak sortu dituzte lehendik ere arriskutsuak ziren leku batzuetan, adibidez, Goieta kalean". Antza denez, ibilgailuak ilara bitan egoten dira, eta autoak zein pertsonak leku beretik doaz. Bilduren ustez, egindakoagaz ez da ezer aurreratu.
Bilduk esan du aurrekontuetarako proposamena egin zuela hainbat gurasoren ideiagaz: eskola eremuak babestea eta Goietan oinezkoentzako leku berezia egitea. Ideia horiek eta Eskola Bidea ekimeneko batzarretakoak ere ez onartzea kritikatu dute.