Osakidetza eta osasun publikoan murrizketek izandako eragina hartuko dute hizpide, gaur, Iturri kultur etxean. Kainaberak eratutako \'Eskubideak murriztu?\' hitzaldi zikloa itxiko du berbaldi horrek.
Osalde elkarteko presidente Juan Luis Uria gonbidatu du Kainabera gobernuz kanpoko elkarteak Elorriora. Osasun eskubidearen alde lan egiten du elkarte horrek. Hitzaldia, 19:30ean hasiko da.