Argiñetako indusketen bigarren fasea hasi dute

Anboto 2013ko mai. 22a, 09:43

Argiñetako gune arkeologikoaren indusketak aurrera doaz. Arkeologi Museoko kideek ekin diote bigarren faseari, iazko lanen emaitzak aztertu eta aurkeztu ondoren

Argiñetako gune arkeologikoaren indusketak aurrera doaz. Arkeologi Museoko kideek ekin diote bigarren faseari, iazko lanen emaitzak aztertu eta aurkeztu ondoren.

 

Zurezko etxeak zituen herrixka baten zonalde bat eta hainbat motatako hilobiak dauzkan kanposantu bat identifikatu zituen taldeak. Herrixka eta kanposantua VI. eta XI. mendeen artean datatu dira, baina okupazioaren dataziorako, ez dute alboratu kristau aroaren hasiera. Informazio eta hipotesietan sakontzeko egingo dute lana. Udalaren eta Aldundiaren arteko hitzarmenak ahalbidetu du ikerketa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!