Gardentasuna lortu guran, interneteko tresna berri bat

Anboto 2013ko mai. 17a, 14:41

Aldundiak sustatutako programa ezarri duen lehenengo administrazioa da Elorrioko Udala. Hainbat datu publiko egin ditu: soldatak, dietak, egoera ekonomikoa, prozedurak...

Aldundiak sustatutako programa ezarri duen lehenengo administrazioa da Elorrioko Udala. Hainbat datu publiko egin ditu: soldatak, dietak, egoera ekonomikoa, prozedurak...

 

Unai Rementeria Aldundiko lehendakaritzarako diputatuak eta Ana Otadui alkateak aurkeztu dute tresna berria. www.elorrio.net atarian egongo da erabilgarri. Honen bidez, herritarrek udaleko datu ekonomikoak ezagutu ahalko dituzte, besteak beste. Egoera ekonomikoa, kargudunen soldata eta dietak, obra publikoen prozedurak, zerbitzuen kontratazioa... Aldundiak sustatzen duen Udala zabaltzen plataforma digitala da, eta Elorrio da ezarri duen lehenengoa. Rementeriak esan du Aldundiak hiru ardatz zehaztu dituela bere kudeaketarako: gardentasuna, zintzotasuna eta partaidetza. Bide horretan sortu dute egitasmo berri hau.

 

Otaduik gogoratu du hainbat udal tramite internetez egin ahal direla, 90, hain zuzen ere. Egitasmo berriagaz ildo berri bat martxan ipini dutela esan du. Helburua, udala zabala, hurrekoa eta parte-hartzailea izatea dela.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!