"Enplegu duinaren" defentsan elkarretaratzea egin du LABek

Anboto 2013ko mai. 10a, 15:51

Gaur eguerdian Elorrioko Plazan kontzentrazioa egin dute LABeko delegatuek. Azaldu dutenez, \"elkarretaratze hau, egun eskualdeak bizi duen egoera sozio-ekonomiko latza salatu eta alternatiba eraikitzeko momentua dela aldarrikatzeko izan da\"

Gaur eguerdian Elorrioko Plazan kontzentrazioa egin dute LABeko delegatuek. Azaldu dutenez, "elkarretaratze hau, egun eskualdeak bizi duen egoera sozio-ekonomiko latza salatu eta alternatiba eraikitzeko momentua dela aldarrikatzeko izan da".



Krisiaren aitzakipean, gure inguruko industria txikitzen eta langileen eskubide guztiak zapaltzen ari direla gaineratu dute sindikatutik. Enplegu duinaren defentsan maiatzaren 30ean Greba orokorra egiteko deia egin diote herritarrei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!