Murrizketak berbagai, Kainaberaren berbaldi zikloan

Anboto 2013ko mai. 13a, 08:13

\"Krisi ekonomikoak eta azkenaldiko erabaki politikoek zuzenean eragin diote ongizate gizarteari. Erreformak, murrizketak, hipotekaren legea...\". Hori diote Kainaberako kideek aurtengo Maiatzeko Hitzaldiak berbaldi zikloa aurkezteko prentsa oharrean

“Krisi ekonomikoak eta azkenaldiko erabaki politikoek zuzenean eragin diote ongizate gizarteari. Erreformak, murrizketak, hipotekaren legea...”. Hori diote Kainaberako kideek aurtengo Maiatzeko Hitzaldiak berbaldi zikloa aurkezteko prentsa oharrean.

 

Azaldu dute eskubide sozialen murrizketak jazo direla egoeraren ondorioz. Horregatik, gai horien inguruan egingo dituzte berbaldiak. Guztiak Iturri kultur etxean izango dira, 19:30ean hasita.

 

Maiatzaren 16an izango da lehenengo saioa, eta Xabier Mendizabal gonbidatu dute. Institutu publikoetako zuzendarien elkarteko kidea da, eta LOMCE legeaz egingo du berba. Etxebizitza eskubideaz eta kaleratzeez jardungo dute hilaren 23an, Stop Kaleratzeak taldeko Salvador Gonzalezegaz. Azkeneko berbaldia Juan Luis Uriak emango du, hilaren 29an. Osasun eskubidearen aldeko Osalde elkarteko presidentea da Uria, eta eskubide hori hartuko du ahotan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!