Elorrioko Udalak martxan ipini du 2013ko Ferixa Nausikoetarako kartel lehiaketa. Maiatzaren 24ra arteko epea dago lanak aurkezteko, eta irabazleak 500 euroko saria eskuratuko du.
Aurkeztutako lan guztiak ikusgai ipiniko dituzte ekainaren 3tik 15era, Iturri kultur etxean. Gura duenak botoa emateko aukera edukiko du. Horren ostean, epaimahai tekniko batek erabakiko du zein den irabazle, herritarren iritzia kontuan hartuta.