45. urtemugako jaialdian dantza taldetik igarotako hainbat elorriar batu dira.
Zapatuan egin zuten Besaide dantza taldearen 45. urtemugako jaialdia. Egun osorako prestatu zituzten ekitaldiak. bazkarian 300 lagunetik gora batu ziren, eta eguna giro onean pasa zutela esan dute antolatzaileek. Eguna zelan joan zen ikusita, oso pozik daudela adierazi dute. Eguraldiagaz eduki zuten traba, baina aterpeak eskura zeuzkaten.