Liburutegia kalera, barikuan

Anboto 2013ko api. 25a, 12:38

Liburutegia promozionatu eta bazkide berriak lortzeko helburuagaz, kalera aterako dute, bihar, Elorrioko liburutegia. Herriko plazako karpan egongo da, 16:30etatik 19:30etara

Liburutegia promozionatu eta bazkide berriak lortzeko helburuagaz, kalera aterako dute, bihar, Elorrioko liburutegia. Herriko plazako karpan egongo da, 16:30etatik 19:30etara.

 

Liburuaren Nazioartea Egunaren harira, bestalde, 10 eta 18 urte arteko gazteei zuzendutako lehiaketa ipini dute asteon, Elorrion martxan: liburutegiei eta literaturari buruzko 16 galdera erantzun, eta galdetegia maiatzaren 16 baino lehen liburutegian aurkeztea da proposamena. E-reader bat izango da sari nagusia.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!