Elorrioko Udalak 197/2006 doktrina, \'Parot doktrina\' legez ezagutzen dena indargabetzeko eskatu du. Bilduk aurkeztu zuen mozioa atzoko udalbatzarrean, eta EAJk babestu egin zuen.
Joseba Mujika, alkateordeak azaldu zuenez, “bizi dugun egoera honetan ez dela lagungarri uste dugu”. PPko Carlos Garcia zinegotziak, berriz, aurka egin zuen, baina azaltzeko berba hartu barik.
Doktrina horrek presoen zigorrak luzatzea dakar, eta Elorrion bi daude egoera horretan: Antton Lopez eta Felix Zabarte.
Bestalde, Herrirak presoen eskubideen aldeko erromeria eratu du domekarako. 18:00etan hasiko da.