Athleticeko jokalariak eta ikasleak, euskaraz berbetan

Anboto 2013ko api. 18a, 08:39

Lourdesko Aman futbolarien bisita izan dute

Lourdesko Aman futbolarien bisita izan dute.

 

Lourdesko Ama ikastetxeko ikasleek Ander Iturraspe eta Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticeko jokalarien bisita izan zuten eguaztenean. Eskolaz kanpo euskararen erabilera indartzeko helburuz ikastetxean garatzen dabiltzan dinamikaren barruan egin zuten bisita. Ikasleek egindako galderei erantzun zieten zuri-gorriek.

 

Gainera, Vicente Ferrer ongintza fundaziokoek ere egin dute bisita. Datorren ikasturtetik aurrera, ikasleekin lankidetza egin gura dute. Bestalde, hilaren 24an lana aurkitzen laguntzeko ikastaroa emango dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!