Truke azoka egingo dute Errekakaleko jaietan

Anboto 2013ko api. 3a, 09:07

Barikuan hasiko dira Errekakaleko jaiak. Hainbat tabernak bultzatutako jaietan musika izango da nagusi, baina bestelakorik ere egongo da. Esaterako, domekan truke azoka egingo dute

Barikuan hasiko dira Errekakaleko jaiak. Hainbat tabernak bultzatutako jaietan musika izango da nagusi, baina bestelakorik ere egongo da. Esaterako, domekan truke azoka egingo dute.

 

Ekimenaren helburuez galdetuta, krisi sasoian kontsumitzeko beste era bat sustatu gura dutela esan dute antolatzaileek. 150 mahairentzako lekua egongo da, eta 140k eman dute izena dagoeneko; %90 Durangaldekoak dira, esan dutenez. Herritarrak ere animatu dituzte euren etxeetako gauzak eroan eta trukatzera. Bestalde, merkatariek eta artisauek ere erakutsiko dituzte euren produktuak.

 

Barikuan, Pixontxis eta Itziarren Semeak musika taldeek zabalduko dute egitaraua. Zapatu arratsaldean pilota partiduak jokatuko dituzte, eta Luhartzek erromeria eskainiko du arratsaldez eta gauez. Gaztetxean ere kontzertuak  antolatu dituzte, eta Sermond\'s taldeak diska berria aurkeztuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!