Ana Otadui Elorrioko alkateak eta Josu Ugarte Bizkaiko Foru Aldundiko Turismo arloko zuzendariordeak 2012. urtean martxan jarritako proiektuen emaitzak eman eta 2013ko erronkak azaldu dituzte.
Helmuga turistiko erakargarria izan gaitezkeela sentiaraztea, herritargo osoaren kontzientziazio prozesuari hastapena emateko baliabidea izan da, eta turismo arloko agenteen dinamizazioa bultzatzeko balio izan digu”, nabarmendu du Ana Otadui Elorrioko alkateak.
Lehenengo aldiz gainera, udalak ekimen bakoitzean parte hartu duten turisten partehartzea erakusten duten datuak eskuragarri ditu. Bisita gidatuetako parte-hartzaileei emandako inkestetako datuez gainera, udaltzaingoaren bulegoan ondarearen ibilbidea azaltzen duen audiogiden zerbitzuaren bidez jasotako datuak bildu dituzt. Ez dituzte zenbatu, bestelako informazio eskaerak edo materialen eskaerak (gidak, planuak, katalogoak…), herriak ez baitauka hortarako bereziki sortutako turismo bulegorik.
Turismoa zenbakietan
37 bisita gidatu burutu zituzten, % 40 euskaraz eta % 60 gaztelaniaz, eskaeren arabera. Bisitaldi hauetan 1300 lagunek parte hartu zuten, gehiengoa (% 84) 31 urtetik gorakoek osatzen zutelarik eta hauetatik % 60 gizonezkoak ziren, eta % 40 emakumeak. Jatorriaren arabera, % 94 Euskal Autonomi Erkidegokoak ziren. Bisita gidatuen erabiltzaileen % 78k ekimena “oso ongi” hartu zuen, hauen edukiengatik eta giden azalpenengatik batez ere, % 21ak “on” bezala baloratu zituen.
Ondarearen Ibilbidea egiteko audio-gidei dagokienez, 600 lagunek erabili zituzten 2012 urtean. Gehien erabilitako hizkuntza gaztelania izan zen (% 77), ondorengoak euskara (% 13), katalana (% 4) eta ingelesa eta frantsesa (% 6).
Zerbitzu honen erabiltzaileen jatorriari dagokionez, gehienak Euskal Autonomi Erkidegokoak izan dira (% 60), Estatuko beste jatorri batzuetakoak (% 30) eta Europa eta beste herrialde batzuetatik etorritakoak kopuru txikiagoa (% 10).
Beste datu batzuk
Turista gehien bertaratu ziren hilabeteak uztaila eta abuztua izan ziren, Aste Santutik aurrera eta udara arte. Bisitari kopuruaren igoera mailakatua izan zen. Udatik urrira arte jaitsiera txiki bat gertatu zela azaldu dute. Gaineratu dutenez, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka dela-eta Arginetako indusketara antolatutako bisita gidatuek onerpen ona eduki zuten, Elorrioraino “ohiko denboraldiaz kanpoko bisitari ugari ere erakarriz”, zehazten du Otaduik., nahiz eta oraindik lan asko egiteko dagoela kontuan daukagun” azpimarratzen du Otaduik.
Hainbat ekimenetan parte hartu dutenek gehien nabarmentzen dutena, paisaia, ingurune kulturala, kultur ondare garrantzitsua eta bere egoera ona, hirigunearen edertasun eta garbitasuna, herriaren eskaintza kulturala eta inguruaren lasaitasuna dira.
Turimoa bultzatu guran "hobekuntza" batzuk egin zituzte: abuztuan otorduak egiteko eskaintza zabaltzea, elementu naturalen seinaleztapena hobetzea, promozio kanpainen hedatzea eta herriko jatetxe batzuen zerbitzua zabaltzea adibidez.
Bestalde, turistek Elorrioraino heltzeko gehien erabili zuten garraiobidea auto partikularra izan zen. Garraio publikoaren eskaintza “urriegia” zela zioten bisitariek.
“Herriko administraziotik martxan jarritako ekimena oso positiboa dela deritzogu bai parte-hartzaileen kopuruaren aldetik, baita asebetetze mailarengatik ere
Ekimen berriak
2013 honetan Elorriok eskeintza turistiko berrien sormenera bideratutako politikak sustatzen jarraituko du. Honela, udal eremutik mota ezberdineko bost kanpaina berrien burutzea aurreikusten da. Lehenengoa bihar bertan hasiko da Aste Santuko oporraldiaz baliatuz. Jaiegun eta asteburuetan zehar, bisitariek herriko hirigune historikoa ezagutzeko aukera edukiko dute, herria eta bertokoen historian sakonduz.
Gainera, udan Argiñetako indusketetara bisita berriak eskainiko dituzte, eta herriak Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Europear Ondarearen jardunaldien edizio berrian parte hartuko du “oraindik jakitera emango ez dugun proposamen batekin, baina gustagarri izango delakoan gaude”, dio Otaduik.
Elorrio udal arduradunek diotenez, "garatutako ekintza hauek guztiak aurrera eramanteko ezin baliotsuagoa izan da hainbat erakunderen euskarri ekonomikoa eta elkarlana, Bizkaiko Foru Aldundiak, Gerediaga Elkarteak, Arte Sakratuko Museo Diosezarrak eta Durangoko Turismo Bulegoak eskainitakoa.