Kamioi batek Durangoko 55 urteko bizikletari bat harrapatu du, eta kolpearen ondorioz hil egin da. Basaurin izan da istripua.
Ertzaintzak jakin eragin duenez, goizeko 11:25ean izan da istripua, BI-625 errepidean, Basauri parean. "Talkaren ondorioz, ia momentuan bertan hil da txirrindularia, eta bertara joan diren laguntza-taldeek ezin izan dute ezer egin horren bizia salbatzeko", esan du Ertzaintzak oharrean. Kamioiaren gidaria, aldiz, ospitalera eroan dute antsietate krisiak jota. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du istripuaren kausak argitzeko. Hildako gizona durangarra zen, Elorriora bizitzera joana eta gaur egun Atxondoko Axpen bizi zen.