Umeak haurreskoletan dituztenentzako laguntzak prest

Anboto 2013ko mar. 6a, 09:23

Udalak dirulaguntza deialdia egin du haurreskoletan umeak dauzkaten familientzat. 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoen senideek eskatu ahal izango dute laguntza hori

Udalak dirulaguntza deialdia egin du haurreskoletan umeak dauzkaten familientzat. 2011, 2012 eta 2013 urteetan jaiotakoen senideek eskatu ahal izango dute laguntza hori.

 

Apirilaren 30era arteko epea edukiko dute eskaerak aurkezteko. Orriak eta informazioa udalean zein www.elorrio.net  webgunean eskuratu ahal dira. Eskaera orriagaz batera, eskatzailearen NANa, familiako kideen 2011ko errenta aitorpena, familia-liburuko inskripzioen kopia eta matrikulazio agiria aurkeztu beharko dituzte.

 

Agiri horien guztien fotokopiak dira eroan beharrekoak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!