Garaizabalen Bizkaiko txakolinari buruzko liburua, munduko onena

Anboto 2013ko mar. 5a, 09:00

Europako ardoen inguruko munduko liburu onena dela esan dute Gourmand sarien epaileek. Aldundiaren ekimenez kaleratutako \'Bizkaiko txakolina. Bidaia\' gida Australia, Italia, Suedia eta AEBetako liburuekin batera egon da lehian

Europako ardoen inguruko munduko liburu onena dela esan dute Gourmand sarien epaileek. Aldundiaren ekimenez kaleratutako \'Bizkaiko txakolina. Bidaia\' gida Australia, Italia, Suedia eta AEBetako liburuekin batera egon da lehian.

 

Mikel Garaizabal enologo eta sommelier elorriarrak idatzitako liburuak Gourmand saria jaso du. Sari hauek enogastronomiako liburuen Oscar-ak izango balira legez hartzen direla azaldu dute Aldundiko iturriek. Aldundiak berak bultzatuta argitaratu zen liburu hau iaz, eta ardogintzaren inguruko turismoa indartzea du helburu, gastronomia eta kultura eskaintza zabalduz. Garaizabalek esan du poztasun handiz hartu dutela saria. "Egia esanda, ez genuan espero, beste lau finalisten lanak oso indartsuak zirelako. Gainera, sariaren berria Valentzian jaso genuen dastaketa artistikoa (www.hordagoardoa.com) aurkezten geundela".

 

Liburuaren izenak dioen legez, bidaia bat proposatzen du Garaizabalek, upategietatik harago. "Enoturismoa ez da bakarrik upategi bat bisitatzea. Inguruan dauden ondare artistikoak, paisajistikoak, arkitektonikoak....bisitatzea ere bada". Liburua bi zatitan banatzen da. Lehenengoan mahastizaintza, enologia edo dastaketa aztertzen ditu, "baina era oso didaktikoan". Bigarrenean txangoak proposatzen ditu Bizkaian zehar. "Gure helburua, bisitariei gauzak erraztea eta Bizkaiko txakolinaren inguruan dagoen mundu magikoa azaltzea da", adierazi du elorriarrak.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!