Udalak Bilboko Arkeologi museora bisita antolatu du martxoaren 2rako. Argiñetako indusketetako aurkikuntzak ikusi ahal izango dituzte herritarrek.
“Ekimen honen helburua da 2012ko indusketan topatu diren elementuen garrantzia herritarrei jakinaraztea”, azaldu dute arduradunek. Arkeologi Museoak normalean erakusten ez dituen artxibo zein laborategiak bisitatuko dituzte, esaterako.
Argiñetan topatutako elementuak zelan garbitu, katalogatu eta artxibatzen dituzten ezagutu ahal izango dute elorriarrek. Iturri kultur etxean eman behar dute izena, eta hiru euro ipiniko dituzte bidaia eta bisita ordaintzeko.16 urtetik gorakoak apuntatu ahal dira.