Martxoaren 2rako egun osoko jaialdia eratu dute Elorrioko Gaztetxekoek. Bazkaria, argazkia eta kontzertuak egingo dituzte, besteak beste.
1988an okupatu zuten hainbat gaztek Elorrioko Gaztetxea. Geroztik hainbat dira bertan jazotako istorioak, hainbat baita ere bertatik igarotako gazteen belaunaldiak. Lagun horiek guztiak omentzeko jaialdia izango da martxoaren 2koa. Azken asteetan belaunaldi horietako kideak batzen saiatu dira Gaztetxeko kideak, ibilbidea errepasatu eta egoeraz berba egiteko. Jaialdirako atera duten kartelean ere sasoi desberdinetako kideak ageri dira, deialdia egiten. Horren harira, baita ere, bazkariak eta familia-argazkiak hartuko dute garrantzia egunean. Gauean kontzertua egongo da, Iheskide, Ze Esatek! eta Willis Drummond taldeekin. Sarrerak salgai daude Gaztetxean bertan eta Parra eta Portalekua tabernetan.
Informazio gehiago eskuratu ahal da zabaldu berri duten webgunean. Bertan eskegiko dute laster herriko musikariekin sortu duten abestia.