Enpresa baten lapurtzen saiatzeagatik lau gizon atxilotuak

Anboto 2013ko ots. 20a, 10:43

Enpresa batetik materiala lapurtzen saiatzea leporatuta lau gizon atxilotu zituen, atzo, Ertzaintzak. Transformatzaile bat desmuntatzen harrapatu zituzten Durangoko ertzain-etxeko patruila batek. Atxiloturiko batek Zaragozako auzitegi batetako atxilotzeko agindua zuen

Enpresa batetik materiala lapurtzen saiatzea leporatuta lau gizon atxilotu zituen, atzo, Ertzaintzak. Transformatzaile bat desmuntatzen harrapatu zituzten Durangoko ertzain-etxeko patruila batek. Atxiloturiko batek Zaragozako auzitegi batetako atxilotzeko agindua zuen.

 

Atzo 22:00etan izan ziren gertaerak. Lau gizonek enpresa barrura sartzea lortu zutela-eta abisua emateko deitu zuen lekuko batek Ertzaintzara. Patruila bat bertaratu zen eta ingurua aztertzerakoan lau lagun harrapatu zituen tranformatzaile bat desmuntatzen. Zizaila bat, aliketak eta allen giltz batzuk topatu zituzten euren alboan.

 

Lapurreta leporatuta atxilotu zituzten lau lagunak. Eurotariko batek Zaragozako epaitegi batetako atxilotzeko agindua zuela konturatu ziren atxiloketa egiterakoan. 21 eta 30 urte bitarteko gazteak dira laurak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!