2,5etik 1,3 milioi eurora pasatu da udalaren zorra urtebetean

Anboto 2013ko ots. 14a, 09:04

Joan zen egueneko udalbatzarrean, 2012ko aurrekontuaren likidazioaren berri eman zuen Joseba Mujika alkateordeak

Joan zen egueneko udalbatzarrean, 2012ko aurrekontuaren likidazioaren berri eman zuen Joseba Mujika alkateordeak.

 

Azaldu zuenez, urtearen hasieran 2,5 milioi euroko zorra zeukaten, eta urtebetera 1,3 milioira jaistea lortu dute. Era honetan, udalaren zorpetze maila %16an ei dago, eta Aldundiak ezarritako muga %110ean.

 

Hori dela-eta, Elorrioko Udalaren egoera pribilegiatua dela esan zuen Mujikak: “Horrek oso garbi erakusten du udalaren gestio ona”. Mujikaren arabera, posible da zorra 2016. urtea baino lehen desagerraraztea: “Martxa honetan jarraitzen badugu, laster zorra kitatu egingo dugu”. Edozelan ere, aitortu zuen kontzientze direla 2013a ez dela 2012a bezain ona izango.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!