Espainiako gobernuak abortoa arautzen duen legea aldatzeko asmoa agertu duela eta, Lilikak eta Txoko Feministak mozioa aurkeztu dute Elorrioko Udalean.
Mozioan azaldu dutenez, “erreforma horiek Elorrioko emakumeen askatasuna urratuko lukete”. Mozioa onartu egin dute, EAJren eta Bilduren botoekin. Alderdi Popularreko zinegotziak kontra bozkatu du.