18.000 euro bideratuko ditu udalak plana idazteko; horietatik, 9.000 EEEk finantzatuko du.
Udalak erredaktatuko duen planaren helburua da, auto eta motorren aldean, bizikletaren erabilera bultzatzea. Bizikleta mugikortasun alternatiba izan dadin, “gune seguruak” eraiki gura ditu udalak. Ana Otadui alkatearen berbetan, “bizikletak ibilgailu ixil, garbi, karbono emisio gabeko, merke eta sostengagarri moduan duen potentziala defendatu nahi dugu”.
Biztanleriak ingurumen eta kutsadura akustiko txikiago bategaz gozatzeaz batera, bide segurtasun eta herri espazioaren erabilera handiagoa gura dute, berotegi efektuko gas-emisioa murriztuta.
Bilduren iritzia
Proiektu honen inguruan Bilduk adierazi duenez, “asko pozten gara dirulaguntza hau jasotzeaz, baina ikaragarri harritzen gaitu aurrekontuetan Bilduk helburu honekin egindako proposamerani EAJk kontra bozkatu izana”.