Buruaga (Bildu): "Oso larria iruditzen zaigu horrelako salaketa faltsuak kaleratzea"

Anboto 2013ko ots. 8a, 10:14

Niko Morenoren ustezko ordainketa irregularren harira, gobernu taldearengandik eta idazkariarengandik jaso duten informazioa \"oso bestelakoa\" dela adierazi du Bilduko Idoia Buruaga zinegotziak

Niko Morenoren ustezko ordainketa irregularren harira, gobernu taldearengandik eta idazkariarengandik jaso duten informazioa \"oso bestelakoa\" dela adierazi du Bilduko Idoia Buruaga zinegotziak.

 

Pleno egunean bertan Joseba Mujika alkateordeagaz gai honen inguruan berba egin zuela dio Buruagak: \"Ez zidan ezelako irregulartasunez berba egin. Akordioaren interpretazio akats bat baino ez zela baieztatu zidan. Akats bat egon dela portzentaia aplikatzerako orduan eta orain arte ez direla konturatu\". Sortutakoak harritu egin ditu Bilduko zinegotziak: \"Oso larria iruditzen zaigu horrelako salaketa faltsuak kaleratzea\".

 

Bilduk eduki duen informazioa beste bat izan dela dio Buruagak: \"Atzo komunikabideetan azaldu zena eta guk gobernu taldearengandik eta idazkariarengandik jaso dugun informazioa guztiz desberdina da. Ez diote gai honi garrantzi berezirik eman. Gai ordenean zegoen beste edozein gairi ematen zaion garrantzi berdina; ez gehiago ezta gutxiago\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!