Gobernu taldea banketxeekin batzartzen dabil, etxegabetzeak direla-eta egoeraren jarraipena egiteko.
Elorrioko Udala herriko banketxeekin batzartzen dabil, etxegabetzeak direla-eta egoeraren jarraipena egiteko. Lan horren bidez, udalak etxegabetze bat saihestu du, Jose Mujika alkateordeak eguaztenean egindako ohiko osoko bilkuran azaldu zuenez. Antza denez, batzar batean etxegabetze prozedura bat martxan jarriko zela jakin zuten gobernu taldeko ordezkariek, eta euren esku-hartzeari eskerrak, ez da aurrera joan. Mujikak esan zuen jarraipen lan horri eutsiko diotela, beste kasuren bat gertatuko balitz neurriak hartzeko.
Etxegabetzeen inguruko mozioen eztabaidan irten zen gaia. Bilduk eskatu zuen halako neurrien berri aurretik ematea.