Marrazkilari nafarrak \'Deskonkista kolektiboa\' izeneko hitzaldia eskainiko du barikuan, 19:30ean, Ateneo aretoan.
XII. mendearen hasieran Nafarroan gertatu ziren aldaketa eta mugimenduek konkistarekin duten loturaz jardungo du Urmenetak, Txintxirri ikastolako ordezkariek ohar bidez esan dutenez.
Gartxot filmaren gidoia idatzi zuen Urmenetak, Edorta Barruetabeña duranagragaz batera. Prozesu horretan, dokumentazio ugari eta interesgarria bildu zuten gidoilariek.