Txirrindulari bat harrapatu eta ihes egiteagatik atxilotua

Anboto 2013ko ots. 4a, 11:27

BI-2632 errepidean, Elorrion, autoagaz txirrindulari bat harrapatu eta ihes egiteagatik 45 urteko gizonezkoa atxilotu zuen, atzo, Ertzaintzak. Atxilotuak hiru bider gainditu du onartutako alkohol maila

BI-2632 errepidean, Elorrion, autoagaz txirrindulari bat harrapatu eta ihes egiteagatik 45 urteko gizonezkoa atxilotu zuen, atzo, Ertzaintzak. Atxilotuak hiru bider gainditu du onartutako alkohol maila.

 

Istripua 16:30ak inguruan gertatu zen. Elgetara zihoan  txirrindularia harrapatu du Ford Focus batek. Autoa kontrako noranzkoan zihoan eta txirrindulariaren erreia hartu zuen, Ertzaintzak azaldu duenez. Hartutako golpearen eraginez errepideko hesia jo zuen txirrindulariak gorputz osoan zauriak eraginez. Arrasateko erietxera eroan zuten 40 urteko txirrindularia.

 

Auto gidariak ihes egin zuen txirrindularia errepidean utzita. Minutu gutxira atxilotu dute Bergarako komisaldegiko ertzainek Uberan (Bergara). Modu "anormalean" gidatzen zihoala-eta. Alkoholdun edarien eraginpean zihoala ikusi zuten eta txirrindulari bat harrapatu zuela eta laguntzeko gelditu ez zela baieztatzean atxilotu egin zuten. Bide-segurtasunaren kontrako eta laguntza ez-emateagatiko delitua leporatu diote.

 

Hiru bider gainditu du onartutako gehienezko alkohol maila: 0,25 miligramo.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!