Erabilera anitzeko aretoa sortuko dute Kirol Etxean

Anboto 2013ko urt. 30a, 11:17

Kirol Etxea eraldatzea erabaki du udalak, eta datozen egunetan hasiko dituzte lanak

Kirol Etxea eraldatzea erabaki du udalak, eta datozen egunetan hasiko dituzte lanak.

 

 

Udalak bidalitako oharrean, Ana Otadui alkateak esan du gero eta handiagoa dela Kirol Etxea erabiltzen duten elkarte eta kluben kopurua: “Behar berri hauei aurre egiteko beharrezkoak diren hobekuntzak egitea nahitanahiezkoa dela ikusi dugu”. Besteak beste, gimnasioa lehenengo solairutik behekora eroango dute, eta libre geratuko den leku horretan erabilera anitzeko aretoa sortuko dute. Elkarteek batzarrak egiteko erabili ahako dute, adibidez.

 

 

Bestalde, Errugbi Klubak ere bulego propioa edukiko du hemendik aurrera. Eraldaketa egiteko erabakiak, taldeekin batzartu eta euren eskaerak aztertu ostean hartu dituela azaldu du udalak. Guztira, 15.899 euroko aurrekontua dauka proiektuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!