Zientzia eta teknologiara jakin-minez murgiltzeko aukera izan zuten, zapatuan, Elorrion, Lourdesko Ama eta Durangoko Maristen ikastetxeen eskutik \'Zuk ere egin ahal duzu\' jardunaldia izan zuten.
Informatika, diseinua, elektrizitate-elektronika, administrazioa eta zientzia. Bost gune sortu zituzten Sortzez Garbiaren Basilikaren babesean. Zientzia eta teknologiarekin edonork gozatu dezakeela erakutsi zieten Lourdesko Ama eta Durangoko Maristetako ikasleek bertaratu ziren herritarrei.
Zientzia gunean disfrutatu zuten txikienek, antolatzaileek ohar baten bitartez azaldu dutenez: "Magia bailitzan,lurrak flotatzea lortu zuten, mikroskopioekin jardun zuten... gero elektrizitate-elektronika gunean bizikletan ibiltzeak energia sortu dezakeela ikusi zuten, eta baita eguzkia energi-iturri garrantzitsua izan daitekeela ere". Nagusienek, bestalde, han bertan egindako bideoak eraman zituzten etxera, solganak lortzeko sormen tekniketak ezagutu zituzten eta 3Dn marrazten ikasi ere bai. "Errepikatzeko esperientzia interesgarria" iruditu zitzaileela helarazi zieten antolatzaileei. Lourdesko Ama ikastetxeko ikasleek landutako ortuko produktuez betetako otzara ere eman zuten.
Bi ikastetxeek ikasleekin lantzen dituzten baloreak nabarmendu gura izan dituzte ekimen horregaz: "berrikuntza, ilusioa, ahaleginaren kultura, kompromesua, talde lana..."