Gazetakoa herriko hirugarren aisialdi gunea da.
Udalak ariketak egiteko makinak eta zabuak ipini ditu Gazetan. Herriko hirugarren aisialdi gunea da Gazetakoa, Aldatsekuakoaren eta San Agustinekoaren ostean. Gune bio-osasungarriak deitzen dira horiek, nagusiek ariketak egitea eta umeek jolastea ahalbidetzen dutenak. Gazetan, mugikortasuna, koordinazioa eta indarra lantzeko bost makina instalatu dituzte, baita txirrista eta txintxaunak ere.
Ana Otadui alkateak azaldu du auzotarren partaidetzari begira egindakoak direla horrelako guneak: "Auzoetako hiritarrek bai sozializatzeko bai aisialdia partekatzeko gune amankomunak eduki ditzaten". Udalak ohar bidez azaldu duenez, Gazetako gunerako 13.818 euroko aurrekontua eduki dute, eta Eusko Jaurlaritzak 10.000 eurogaz lagundu du.