Euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu ‘Bikain’ ziurtagiriak.
Txintxirri ikastolak Bikain ziurtagiria jaso du. Eusko Jaurlaritzak ematen du, eta euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen ditu.
Txintxirriko zuzendari Zuriñe Zorrozuak esan du errekonozimendu legez ikusten dutela: "Bistakoa da ikastola izanik gure oinarrizko ezaugarria dela euskara, baina agiri honek erakusten du hizkuntza-politika ondo zehaztuta izateaz gainera, kudeaketan integratuta daukagula, eta koherentziaz egiten dugula lan". Urratsak egiten segitu gura dute arloz arlo: "Aspaldi hartu genuen Etengabeko Hobekuntzarako bidea; beraz, gure asmoa hobetzen jarraitzea da".