Txartel berria egin behar da kiroldegirako

Anboto 2013ko urt. 12a, 08:37

Kiroldegiaren kudeaketaz arduratzeko enpresa aldatu da; datuak eguneratu behar dituzte

 

 

 

Kiroldegiaren kudeaketaz arduratzeko enpresa aldatu da; datuak eguneratu behar dituzte.

 

 

 

 

Udal kiroldegiko erabiltzaileek txartel berria egin beharko dute datozen egunetan. Kontua da, kiroldegiaren kudeaketaz arduratzen den enpresa aldatu egin dela; udalak BPXport Kirol Zerbitzuak enpresari esleitu dio zerbitzua. Ondorioz, erabiltzaileen datuak eguneratu behar dituzte, azaldu dutenez. Txartel berria egiteko, zaharra eroan beharko da bertara. Berria heldu arte, zaharra gorde egingo dute erreferentzia legez.

 

Enpresako arduradunek adi- erazi dutenez, gutun bat bidaliko diete erabiltzaileei azalpenak emateko. Tarifa berriak ere zehaztuko dituzte; bazkideen kuota mantendu egingo dutela esan dute, eta sauna edo gimnasioa lako zerbitzuetan %5eko jaitsiera aplikatzeko asmoa dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!