Autodefentsa feminista tailerra eratu dute

Anboto 2013ko urt. 14a, 09:28

Autodefentsa feminista tailerra antolatu dute zapaturako, urtarrilaren 19rako, Elorrioko Emakume Eskolan. Maitena Monroyk dinamizatuko du tailer hori. Zabalik dago izena emateko epea

Autodefentsa feminista tailerra antolatu dute zapaturako, urtarrilaren 19rako, Elorrioko Emakume Eskolan. Maitena Monroyk dinamizatuko du tailer hori. Zabalik dago izena emateko epea.

 

Indarkeria matxistaren jatorria aztertuko dute tailer horretan, eraso ezberdinak identifikatzeko. Era berean, emakumeen defentsarako hainbat teknika ezagutzeko eta emakumeek dituzten baliabideak ezagutzeko aukera eskainiko du, antolatzaileek azaldu dutenez. Emakumeek euren burua babesteko duten eskubideaz jabetzeko eta ziurtasun eta burujabetza indartzeko ere izan gura du baliogarri tailerrak, emakumeen arteko elkartasuna sustatzeko ez eze.

 

Esan bezala, zabalik dago izena emateko epea: udaletxean edo posta elektronikoa erabilita. Honako telefono zenbakian ere eskuratu daiteke informazio gehiago: 94 658 27 12.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!