Proiektu teknikoa otsailerako prest egotea aurreikusten dute. Espaloi bat egingo dute eta honek hiritarren segurtasuna haunditzea da helburua.
Ekimen hau, Eskola bidea izeneko proiektuaren barne dago. Honekin ikasleak eskolara joateko segurtasun gehiago izango dute. Udalak herriko eskolekin batera lanean dihardu ikasleen segurtasuna handitzeko proposamenarekin eta horren barne dago burutu nahi den ekimena.
Elorrioko Udala Belengua kalea berriro urbanizatzeko proiektua bukatzen dabil. Ana Otadui, Elorrioko alkatearen esanetan, “herriko ikasleek erabiltzen duten kalea da eta oso egoera txarrean dago.
Belengua bidearen inguruan dauden lursail pribatuak erostea aurreikusi dute proiektuaren barne. Espaloia eraiki gura dute, bertatik egunero joaten diren ikasle zein auzokideak segurtasun handiagoa izan dezaten. Momentu honetan herritarrek ibilgailuekin topo egiten dute hiru metroko zabalera duen bidean. “Orain dagoen egoera guztiz kezkagarria da, kontutan izanda Herri Eskolara ikasle asko joaten direla egunero eta hau hobetu egin behar da ahalik eta azkarren”, azaldu du Otaduik. Udal arduradunek datorren otsailerako proiektua bukatuta izatea itxaroten dute. Udal arduradunek azaldu dutenez, "hortik aurrera lursailak erosiko dituzte lanak hasteko".