David Garcia eta Oihana Kortazar San Txibiri lasterketan garaile

Anboto 2012ko abe. 31a, 10:41

500 parte-hartzailetik gora izan dira. Irteeraren aurretik, aurreko gauean hil zen Fernando Santamariaren 60ko hamarkadako atleta ezaguna eta Atletismo Federazioko presidentearen omenez minutu bateko isilunea egin zuten atzo.

500 parte-hartzailetik gora izan dira. Irteeraren aurretik, aurreko gauean hil zen Fernando Santamariaren 60ko hamarkadako atleta ezaguna eta Atletismo Federazioko presidentearen omenez minutu bateko isilunea egin zuten atzo. 


Antolatzaileek azaldu dutenez, 5,5 kilometroko ibilbidean aurreikuspenak bete dira. Hamar metroko aldeagaz David Garcia durangarrak Oier Ariznabarreta herrikide eta lagunari irabazi zion atzoko lasterketan. Beraien ostean Sergio Muñoz ermuarra heldu zen

 

Emakumezkoetan, Oihana Kortazar elgetarrak jau neta jabe izan zen. Angela Tejedor Bilbotarrari alde handia atera zion. Nerea Lendinez elgetarra heldu zen ondoren.

 

Sailkapena

Emakumeak

1.       Oihana Kortazar (Elgeta)

2.       Ángela Tejedor (Bilbo)

3.       Nerea Lendinez  (Elgoibar)

Gizonak

1.       David García   (Durango)

2.       Oier Ariznabarreta  (Durango)

3.       Sergio Muñoz (Ermua)

 

14 -17 urte neskak

1.       Izaro  Telleria  (Markina)

2.       Eider Gorritxategi (Durango)

3.       Nora Narbaiza  (Zaldibar)

14 -17 mutilak

1.       Ander Hilera (Elorrio)

2.       Joseba Ogiza (Elorrio)

3.       Gorka Igartiburu (Elorrio)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!