Biodantza ikastaroa eskainiko dute urtarrilean, Iturri kultur etxean. Mentxu Arjonillak zuzendutakoa izango da eta zabaldu dute izena emateko epea.
Ikastaroa 18 urtetik gorako emakume eta gizonei zuzenduta dago eta urtarrilaren 8an hasiko da. Asteazkenetan izango dira saioak 19:00etatik 21:00etara. Elorrioarrek 55 euro ordainduko dituzte, gainerakoek 60 euro. Hiru hilabetean zehar luzatuko dira saioak.