Egitarau zabala eratu dute gabon egunei begira

Anboto 2012ko abenduaren 19a

Hitzaldiak, musika, bazkaria, jolasak, elkartasun jaialdia, musika... egitarau zabala antolatu du Elorrioko Udalak, herriko kultur eta kirol elkarteen zein gizarte eragileen laguntzagaz. Bihar abiatuko dute egitaraua \'El Belen, Arte e Iconografia\' berbaldiagaz

Hitzaldiak, musika, bazkaria, jolasak, elkartasun jaialdia, musika... egitarau zabala antolatu du Elorrioko Udalak, herriko kultur eta kirol elkarteen zein gizarte eragileen laguntzagaz. Bihar abiatuko dute egitaraua \'El Belen, Arte e Iconografia\' berbaldiagaz.

 

Satur Peñak emango du Belenari buruzko berbaldia Iturri kultur etxean, 18:00etan. Ondoren, Aldatsekuan afari eta dantzaldi berezia izango dute, La Esperanza nagusien elkartekoek antolatuta.  Erretratuak argazki erakusketa ere zabalduko dute, Iturrin.

 

Abenduaren 23rako Gabonetako Kainaberako Jaialdia, azoka eta umeentzako antzerkia antolatu dituzte: Olentzero eta katu miragarria antzezlana taularatuko du Kalika Teatrok.  Horrezaz gainera, urtarrilaren 5era bitartean, hainbat ekitaldiz disfrutatzeko aukera izango dute elorriarrek zein bertaratuko direnek: gabon parkea, San Txibiri herri lasterketa,  Arrigola marrigola umeentzako antzerkia (Aiola Teatroa-Jone Irazabal), mendi irteera, jolasak....

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!