Elorrioko Lourdes ikastetxean Euskararen Astea izango dute asteon, euskal musika ardatz hartuta.
Besteak beste, martitzenean, Gatibu taldeko kideen bisita, tailerrak, bertsoak eta berbena izango dituzte. Udazkenean kooperatiba bihurtu da ikastetxea eta ikasleek, irakasleek eta gurasoek osatutako taldeak antolatu du Euskararen Astea.