Bizikleta zerbitzu bat ipini gura dute asteon Amgalan

Anboto 2012ko aza. 30a, 08:31

Gaur irtengo dute Tindufera 30 lagunek, hango elkartasun proiektuagaz jarraitu eta lan egiteko

Gaur irtengo dute Tindufera 30 lagunek, hango elkartasun proiektuagaz jarraitu eta lan egiteko.

 

\"\"

 

Astebeterako bidaian joango dira gaur Tindufera, Elorrioko 30 bat lagun. Amgala herrian errefuxiatutako saharauiekin elkartasunezko proiektuagaz jarraituko dute. Udala, Lajwad elkartasun taldea, Txintxirri ikastola eta institutua egongo dira ordezkatuta bertan. Hainbat ikaslek ere parte hartuko dute. Amgalan kirolgune bat egiten hasi ziren aurreko bidaietan, eta zelan dagoen ikusiko dute. Gainera, bizikleta zerbitzu bat ipini gura dute komunitatearentzat. Horretarako, Orbea etxeak emandako 60 bizikleta eroan dituzte.

 

Saharauiek eskatutakoaren arabera egiten dute ekarpena. Esaterako, udaletxea margotuko dute eta hamar familiari ortua sortzen lagunduko diete. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!