Aste kulturala antolatu du Berriotxoa nagusien elkarteak

Anboto 2012ko aza. 18a, 08:54
Elorrioko Berriotxoa jubilatuen elkarteak aste kulturala antolatu du datorren asterako

Elorrioko Berriotxoa jubilatuen elkarteak aste kulturala antolatu du datorren asterako.

 

Besteak beste, martitzenean taldeko irteeren argazki erakusketa ipiniko dute, eta eguaztenean karta txapelketa egingo dute; barikuan banatuko dituzte sariak, eta eguerdi ostean, edari batera gonbidatuta egongo dira elkarteko bazkideak. Eguenean, gainera, txokolatada edukiko dute 17:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!