60 udal tramite internetez egin ahal dira dagoeneko

Anboto 2012ko aza. 15a, 08:35

Ana Otadui: \"Online eskuratutako agiriek udaletxean emoten direnen balio bera daukate\"

Ana Otadui: “Online eskuratutako agiriek udaletxean emoten direnen balio bera daukate”.

 

Udalak 60 tramite internet bidez egiteko aukera emongo du hemendik aurrera www.elorrio.net webgunean. Edozein ordutan eta ilarari itxaron barik egin ahal izango dira, beraz, gestio horiek. “Arreta bulego birtuala” izango ei da, udalak prentsa oharrean azaldu duenez. Ana Otadui alkateak esan du tramiteak etxetik egin ahal izango direla: “Online eskuratutako agiriek udaletxean emoten direnen balio bera daukate”.

 

Erabiltzaile izateko, ONA  edo Izenpe txarteletako bat, edota NAN elektronikoa beharko da. Bakoitzak helbide elektroniko propioa ere edukiko du.

 

Formazio eskaintza

Internet guztiek erabiltzen ez dutela jakinda, udalak doako ikastaro bat eratu du. Azaroaren 26an, 27an, 28an eta 29an egingo dute, eta Iturrin emon behar da izena hilaren 22a baino lehen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!