Euskara ardatz hartuta egingo dute argazki lehiaketa

Anboto 2012ko aza. 18a, 08:28

\'Geurien\' euskara hitzarmenaren barruan, argazki lehiaketa eratu dute hainbat eragilek Elorrion. Tartean dira, esaterako, udala eta Elorrio Argazki Taldea. Euskara hartuko dute lehiaketarako ardatz, eta Euskarari begiratzeko moduak izango da gaia. Azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal dira lanak, Iturri kultur etxean

Geurien euskara hitzarmenaren barruan, argazki lehiaketa eratu dute hainbat eragilek Elorrion. Tartean dira, esaterako, udala eta Elorrio Argazki Taldea. Euskara hartuko dute lehiaketarako ardatz, eta Euskarari begiratzeko moduak izango da gaia. Azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal dira lanak, Iturri kultur etxean.

 

Nagusien ataleko irabazleak 200 euroko erosketa-txartela jasoko du, eta 18 urtera artekoetan irabazten duenak 100 eurokoa. Bigarren eta hirugarren sailkatuek ere edukiko dute saria. Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, erakusketa zabalduko dute Parra tabernan, eta bertan banatuko dituzte sariak.  M. O.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!