Presoen etxe aurretik pasatuz ibilaldia egingo dute, domekan

Anboto 2012ko aza. 17a, 08:25

Herrira mugimenduak preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko ibilaldia antolatu du domekarako

Herrira mugimenduak preso eta iheslari politikoen eskubideen aldeko ibilaldia antolatu du domekarako.

 

Aldarrikapenerako, batez ere honako hiru egoera hauetan dauden presoak hartuko dituzte kontuan: gaixorik daudenak, parot doktrina ezarrita dutenak eta zigorra beteta dutenak. “Muturreko egoerak bizi dituzten preso elorriarren etxe aurretik pasatuz egingo dugu ibilaldia”, azaldu dute antolatzaileek. Paseoa 11:30ean hasiko dute  plazan, eta Zenita, Lekeriketa eta San Agustinetik bueltan, plazan bertan amaituko dute. Ostean luntxa ipiniko dute.

 

Arratsaldean ere presoen gaia landuko dute. Izan ere, Barrura begiratzeko leihoak dokumentala eskainiko dute 19:30ean, Arriolan. Bost zine zuzendarik beste hainbeste presoren inguruan egindako lana da dokumentala. Zuzendarietako batek, Josu Martinezek, aurkeztuko du filmea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!