'Bikain' ziurtagiria lortu du Txintxirrik

Anboto 2012ko aza. 13a, 08:39

Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da, enpresa zein erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena

Eusko Jaurlaritzak ematen duen ziurtagiri ofiziala da, enpresa zein erakunde batean euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa egiaztatzen duena.

 

Erakundearen komunikazioa eta irudi korporatiboa, kanpo harremanak, barne harremanak eta hizkuntza kudeaketa hartzen dituzte kontuan Bikain ziurtagiria emateko. Sistema horretan 1.000 puntu eskuratu ahal dira gehienez, eta Txintxirri ikastolak 950 eta 1.000 arteko maila lortu du. Bikain urrea izendatzen dena, hain zuzen. Txintxirri ikastolan pozez hartu dute ziurtagiria: "Gure ustez, sari hau errekonozimendu itzela izateaz gainera euskararen normalizazio bidean ekarpen handia da".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!