Gastu soziala mantendu gura du EAJk

Anboto 2012ko aza. 6a, 10:00

Udal Kutxari eman beharreko dirua dela-eta, 400.000 euro gutxiagoko aurrekontua edukiko dute. Dirulaguntzak berraztertzea eta jaien zein ekitaldi kulturalen partidak murriztea aurreikusi du, besteak beste, EAJk

Udal Kutxari eman beharreko dirua dela-eta, 400.000 euro gutxiagoko aurrekontua edukiko dute. Dirulaguntzak berraztertzea eta jaien zein ekitaldi kulturalen partidak murriztea aurreikusi du, besteak beste, EAJk. 

 

"Atzeraldi ekonomikoan sartuta gaude, eta aurrekontuak bizi dugun egoeraren araberakoak izango dira". Hori adierazi du Ana Otadui alkateak prentsa oharrean. Ondorioz, hainbat neurri planteatu dituzte: gastu orokorraren jaitsiera, subentzioak berraztertzea, kanpoko zerbitzuen kontratazioan gastua gutxitzea, kanpoko enpresekin kontratuak berriro negoziatzea eta zerbitzuen likidazioa. Baina, gastu soziala mantendu gura dute. "Era honetako partidek ez dute murrizketarik edukiko".

 

Gobernu taldeak gazteei alokairuan laguntzeko dirulaguntza bat sortu gura du, eta alargunei Ondasun Higiezinen Zergan hobariak ematea. Gainera, inbertsio gaitasunari eutsi gura diote, herrirako estrategikoak diren proiektuei ekiteko. Gobernu taldeak asteon aurkeztuko dizkie Bilduri eta PPri proposamenak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!