Azpikoerrotan azterketa hidraulikoa egingo dute

Anboto 2012ko aza. 3a, 08:35
Ingurua urbanizatuko dutela-eta, errekako urek gainezka egiteko duten arriskua ikertuko dute

Ingurua urbanizatuko dutela-eta, errekako urek gainezka egiteko duten arriskua ikertuko dute.

 

Elorrioko Udala hirigintzako plan berezia egiten ari da Goieta auzorako, eta horren baitan Azpikoerrota arrisku eremu izendatu dute. Bertatik erreka pasatzen denez, azterketa hidraulikoa egingo dute. Joseba Mujika alkateordeak azaldu duenez, Lurzoruaren Legeak ingurugiroa kontuan hartzera behartzen ditu, eta horren harira derrigortuta daude azterketa hidraulikoa egitera. Ingurunearen urbanizazioa dela-eta, errekako urek gainezka egiteko duten arriskua ikertuko dute, besteak beste.

 

Urbanizatzen  denean, arazoak sortu ez daitezen, hartu beharko diren neurriak ere zeintzuk diren jakiten lagunduko die azterketa hidraulikoak. Udalak 10.255 euro erabiliko ditu azterketa egiteko. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!