Bost taldetan banatuta, herriko kirol eskaintza eta dauden azpiegiturak aztertzen hasi dira.
Elorrioko Udala datozen urteetarako kirol plan estrategikoa garatzen dabil. Hausnarketa fasea zabaldu du, eta herritarren nahiz kirol elkarteen ekarpenak jasotzen hasi da. Bost taldetan banatuta, herriko kirol eskaintza eta horretarako dauden azpiegiturak aztertzen ari dira egunotan. Batzar hauetatik irteten diren emaitzekin, udalak datozen urteetarako politikak definituko ditu.
Udalak prentsa ohar bidez azaldu duenez, irakasle, teknikari eta hezitzaileak ordezkatuta daude batzarretan. Kirol taldeei dagokienez, hauek aipatu ditu: Berrio-Otxoa Pilota Eskola Taldea, Zaldi Batza Elorrioko Xake Taldea, Elorrioko Rugby Taldea, EKT, Elorrioko Buskantza Futbol KE, Elorrioko CD, Elorrioko Txirrindularitza Elkartea eta Erdella Mendi Taldea. Jubilatuen elkarte bi ere badabiltza parte hartzen.