San Agustin auzoan dagoen jolasgunea berrituko du udalak. Dorredun txirrista bat, bi laguntzeko kulunka eta disko hegalari bat jarriko dituzte. Horrezaz gainera, helduentzako makina bio-osasungarriak ere jarriko dituzte. Lanak hasita daude.
Elorrioko Ana Otadui alkate jeltzalearen berbetan, "leku oso ona da San Agustin umeek jolasteko, eta bertan zeuden jolasak oso zaharkituta zeuden. Aldatzeko ordua zela ikusi genuen, txikienentzat leku erakargarriago izan dadin". Fitness-a egiteko helduentzako makinak ere jarriko ditu udalak bertan. Pony bat, arraun bat eta igogailu bat jarriko dituzte, besoen zein sorbaldaren muskulazioa lantzeko. Abdominalak indartzeko kulunka ere ipiniko dute". Aldatzekuan jarri diren makinak ariketa fisikoa modu geldoagoan egiteko aproposagoak dira. "San Agustinekoak ariketa modu biziagoan egiteko dira", nabarmendu du Otaduik. Guztira, 11.493 euroko inbertsioa egingo da San Agustin auzoan.